Solabarrieta eta Badiola, Munduko Txapeldun
Etzandako kategoria lehiatu berri dute, eta lehenego postua eskuratuta "oso pozik" agertu dira ondarrutarrak.
Ager Solabarrieta eta Maite Badiola ondarrutarrak Munduko Txapeldunak dira etzandako 10 metroko tiro txapelketan. Al Ain hirian (Arabiar Emirerri Batuak) lehiatu berri den Munduko Tiro Txapelketako etzandako kategoria lehiatu dute gaur [azaroak 11], eta garaipena lortu dute.
Solabarrieta pozarren agertu da lortutakoarekin, astelehenean zutikakoa lehiatu eta seigarren postua lortu ostean, gaurkoan begirada ezarrita entrenatu dute astean: “Oso ondo joan da, asteleheneko zutikako tiraldian urduritasunak gehiago egin zidan eta ezin izan nuen finala ondo lehiatu. Gaurkoari begira entrenatu dugu astean, eta atzoko entrenamenduetan ez nintzen fin ibili. Gaurko sailkapen tiraldian, berriz, tiraldi oso ona egin dut, finalean bideratuta nengoen, eta bukatzean Maitek esan didanean ‘lehenengo postua eskuratu duzu’ negarrez hasi naiz”.