Zaintzak behar dituztenei bideratutako tailerra, Gizaburuagan
Izena emateko azken eguna barikua [azaroak 18] izango da.
Lea Ibarreko Udal Mankomunazgoak Norbera zaintzea besteak hobeto zaintzeko tailerra antolatu du zaintzak behar dituzten familia kideei bideratuta, eta Bizitzen Fundazioak duen Zainduz programaren bitartez egingo dute; “Zatoz eta zu bezala aurkitzen diren famili eta pertsonekin hartu emana izango duzu; elkar lagunduz eta ulertuz”.
Tailerra lau astetan egingo da, astelehenetan, hain zuzen ere: azaroaren 21ean, 28an eta abenduaren 12 eta 19an. 17:00etatik 19etara izango dira saioak, Gizaburuagako Mankomunazgoan.
Izena emateko epea azaroaren 18ra arte egongo da zabalik, eta Lea Ibarreko Mankomunazgora deituta 946 84 29 03 edota Munitibar, Aulesti, Gizaburuaga, Amoroto eta Mendexako udaletan.