Boluntarioak behar dituzte hezkuntzan zailtasunak dituzten Lea Ibarreko ume edo nerabeei laguntzeko
Boluntario bakoitzak profesional baten laguntza edukiko du, eta familiagaz harremanetan egongo dena ere profesinala izango da.
Hezkuntza prozesuagaz jarraitzeko zailtasunak dituzten Lehen edo Bigarren Hezkuntzako ikasketak gauzatzen ari diren haur eta nerabeei laguntzea du helburu Aukerak Suspertzen programak. Orain, programa horrek laguntza taldeak indartzeko beharra daukala diote. Hala, laguntza hori behar duten Lea Ibarreko haur eta nerabeei laguntzeko prest egongo lirateeken boluntarioak bilatzen ari dira.
Aukerak Suspertzen programa Eusko Jaurlaritzak bultzatzen du. “Desabantaila sozialean dauden haur eta nerabeei eskolaz kanpoko hezkuntza-laguntza eskaintzen zaie boluntario eta profesionalen bitartez tokiko sare komunitarioa aktibatuz”. Zehaztu dutenez, boluntario eta profesional horiek eskolako lanak egiten, gaitasun digitalak edota linguistikoen garapena bultzatzen eta ikasteko teknikak irakasten lagunduko lukete.
Profesional baten laguntza. Boluntario legez parte hartzen dutenek Agintzari Gizarte Ekimeneko Kooperatibako erreferentziazko profesional bat edukiko du laguntzen. “Profesional horrek jarduera aurrera eramateko hainbat baliabide ipiniko ditu boluntarioaren eskura”. Horrez gain, familiarekin harremanetan egongo dena Agintzariko profesionalak izango direla esan dute.
Aurreratu dute boluntario bezala parte hartzeko prest egongo liratekeenak nahi duten lekuan eta momentuan hasiko lirateke eginkizunean, aurrez aurre edo Internet bidez. Egiteko horretarako prest egongo liratekeenek telefonoz deitu (688 76 54 05) edo posta elektronikoa bidali behar dute (aukeraksuspertzen@agintzari.com).