Haur eta Nerabeen Kontrako Sexu Abusuen Prebentziorako Egunaren egitaraua, Ondarroan
Gaiari helduko diote eguenean mahai inguruan, eta zapatuan, berriz, elkarretaratzea egingo da.
Haur eta Nerabeen Sexu Abusuen Prebentziorako Nazioarteko Egunaren harira Ondarroako Udal Berdintasun Sailak Emakume Kontseiluarekin batera eta Trixkantzi taldearekin elkarlanean egitaraua antolatu du; mahai ingurua eta elkarretaratzea dakar.
Eguenean [azaroak 17] Haur eta Nerabeen kontrako sexu abusuen sekretua hausten mahai ingurua egingo da, 18:00etan, Etxelilan. Lau aditu arituko dira gaiari buruzko gakoak ematen; Pau Lluch I Perez biziraulea, Susanna Miguell Filosofoa eta Palabras Dislocadas liburuaren idazlea, Maitane Urizar Haur eta Lehen Hezkuntzako irakaslea, ikertzailea eta formatzailea eta Elena Egia Lea Artibai Amakomunazgoko Gizarte Zerbitzuetako koordinatzailea.
Horrez gain, zapatuan [azaroak 19], elkarretaratzea egingo dute 19:00etan, Alamedan Trixkantzi taldeak antolatuta.