Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak boluntarioak saritu ditu
Maria Cruz San Sebastian mutrikuarra izan da sarituetako bat, boluntario bezala egindako lanagatik.
Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak Boluntariotzaren hogeita bigarren Topaketa egin zuen Donostian. Bertan, Probintziako Kontseilu berriko kideak aurkeztu, eta boluntario nabarmenenak saritu zituzten, tartean, Maria Cruz San Sebastian mutrikuarra.
900 boluntario baino gehiago ditu elkarteak Gipuzkoan, eta hauen lana eskertzeko eta ikusarazteko asmoz antolatzen dira boluntarioen topaketak. “Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak bere boluntario guztiak biltzen ditu urte osoan zehar egiten duten lana aitortzeko helburuarekin”. Marisa Arriola presidente berriak eskerrak eman zizkien boluntarioei beraien elkartasunagatik: “Urte zail batzuk igarotzetik gatoz, baina zuek gure ondoan jarraitu duzue. Horregatik, nire miresmena eta esker ona helarazi nahi dizkizuet. Elkarte honetako kide garenontzat oso garrantzitsuak zaretela gogoratu nahi dizuet”.
2022 urteko sarituak izan ziren Mari Cruz San Sebastian mutrikuarra, BegoƱa Crespo, Gemma Landatxe, Elisa Contreras, Inmaculada Arruti eta Mari Carmen Uribesalgo.
Horrez gain, Arriolak Kontseilu Betearazle berriko kideak aurkeztu zituen: Julia Salaberria, Pedro Esnaola, Ander Urrutikoetxea, Enrique Pina, Joana Perez eta Gustavo Pego.