Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Bereziak
    • Adituaren HITZA
    • Bitxikeriak
    • Zerbitzuak
  • Zorion agurrak
  • Eskelak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Santa Zeziliko ekintzekin hasiko dira asteon

Lea-Artibai eta Mutriku
Kultura

Besteak beste, Ondarroan, Mutrikun, Markina-Xemeinen eta Lekeition egingo dira ekintzak.

2022/11/16
Asier Alkorta

Santa Zezilia eguna datorren astean bada ere, musikariekin eta musikagaz gozatzeko hitzorduak bihar bertan hasiko dira zenbait herritan. Beste behin ere, herrietako kaleak doinuz eta giro alaiz jantziko dira.

Mutrikun, esaterako, Mutrikuko Musika Bandak zapatuan [azaroak 19] eskainiko du kontzertua. Eta hitzordu horren berri emateaz batera, bandak hartu duen erabakia jakinarazi dute: «Mutrikuko Musika Bandak ia urtebete darama zuzendari ofizialik gabe. Egoerari buelta emate aldera, bandak zuzendari hautaketa prozesua martxan jarri du, eta deialdira aurkeztu direnen artean hiru hautagai aukeratu ditugu. Hautagaietako bakoitzak bi kontzertu zuzenduko ditu eta, ostean, bandak hiru hautagaietako bat aukeratuko du». Beraz, zuzendaria aukeratzeko prozesua madalenetara arte luzatuko dela aurreratu dute. Horrez gain, zapatuko kontzertuan bazkideen artean zozketa bat egingo dutela esan dute; irabazleak Euskalduna Jauregian kontzertu bat ikusi eta ostean bertan afaltzeko saria irabaziko du. Zapatuan [azaroak 19] ere egongo da bazkide egiteko aukera.

EGITARAUA

  • Ondarroa
    • Zapatua, azaroak 19:
      • Eguerdian: Txistulari Taldea kalerik kale ibiliko da
      • 20:00ak: Txistulari Taldearen, Kantaize abesbatzaren eta Unanue Kamara Koralaren kontzertua, Andra Mari elizan.
    • Azaroak 21, astelehena:
      • 17:30: Unanue udal musika eskolaren kalejira.
      • 19:30: Unanue udal musika eskolaren orkestra kontzertua, Kalekutzeko eskaileretan.
    • Azaroak 23, eguaztena:
      • 17:30: Unanue udal musika eskolak Musikalean ikuskizuna eskainiko du, Plaza Gainen.
    • Azaroak 25, barikua:
      • 16:30: Unanue udal musika eskolak Santa Zezili eguneko kalejira egingo du, musika eskolatik irtenda.
    • Azaroak 26, zapatua: Kresala Musika Banda kalerik kale ibiliko da, eguerdian hasita.
  • Lekeitio. Zapatua, azaroak 19: Lekitto Musika Bandaren kontzertua, 12:30ean, Nautika aurrean.
  • Markina-Xemein. Azaroak 25, barikua: Tarine Udal Musika Eskolak Zertzelada Musikala eskainiko du, 17:30ean, Arretxinagan.
  • Mutriku. Zapatua, azaroak 19: Mutrikuko Musika Bandaren kontzertua, 13:00etan, Zabiel plazan. Oharra: Euria egingo balu, kontzertua komentuan izango litzateke.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Hilabeteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina hileko azken barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko hilabeteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.