Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Jolastu geugaz!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

25 urte, Ondarroa agertoki bilakatu zenetik

25 urte igaro dira Josu Eizagirre ondarrutarrak Anabasa Eremua filma errodatu zuenetik. Erakusketa eta filmaren proiekzioa egingo dituzte omenaldi gisa.

Iturria: Klik klak
Naia Arantzamendi
Ondarroa
2022/11/17

OLEE produkziñoik ekoiztetxeak burututako Anabasa Eremua filmak 25. urteur betetzen ditu. Josu Eizagirre Olearen bigarren film laburrak holokausto nuklearraren ondorengo gertakizun eta bizimodu hipotetikoa kontatzen ditu, estetika berezia erabiliz.  26 minutuko film laburra 16 milimetroko formatuan errodatu zuen Eizagirrek; zinemako formatuan egiten zuen lehenengo lana izan zen.

Filmaren gidoia idazten hasi zen, eta lehenengoarekin alderatuta, oso ezberdina zen, akzio gehiago izanik. Proiektuak paperetik errealitaterako jauzia egin zuen, gogoa oinarri izanik: “Bi aldiz pentsatu gabe, egiteko grinak bultzatu eta buru belarri proiektuan sartu ginen”.  Aurrekontua, hasiera batean, miloi bat eta erdikoa (pezetatan) bazen ere, azkenean, sei milioi eta erdi kostatu zela aitortu du.

Ondarroa agertoki. Herrian eta herritarrekin grabatzea erabaki kontzientea izan zen: “Herritarrekin eta lagunekin egin nahi nuen, ezagutzen nuen lekuan. Istorioa idazten joan ahala banekien non errodatuko nuen”. Lantalde teknikoa Eizagirreren telebistako lankideek osatu zuten, 30 lagun izan ziren zehazki, gainontzekoak,  herritarrak izan ziren. “Gaztetxeko kalean grabatu genuenean 128 lagun batu ziren, izugarria izan zen”. 

Filmaketa luze joan zela aitortu du. Asteburuetan grabatu behar izan zuten, zehazki, zazpi asteburu izan ziren. “Jendea kontziente izan zen zinearen grabaketak zein aspergarriak izan daitezkeen”. Zailtasun asko zituen produkzioa zen; eguraldia, gaua, eta lokalizazio aldaketak. Asko neurtu behar izan zuten zer eta nola grabatu: “Rec-ari eman bakoitzean atzera kontua hasten da, dirua gastatzen zoaz”.

Zailena filma bukatu eta ondorengo prozesua izan zen: “Gutxi gorabehera urte bete igarotzen da filmaren postprodukzioa bukatu orduko, hortaz, zain egon beharra dago une askotan, eta aldatz gora bat izan zen niretzat”.

25 urteurrena eskerrak emateko modu bat da.  Gogorarazteko esperientzia izan zen herritar askorentzat, Eizagirrerentzat, inflexio puntu bat: “Mundu berri bat ikusteko aukera izan zen, elkar laguntzagaz noraino heldu daitekeen, eta lotura handiak sortu genituen proiektuan aritu ginenen artean. Sare bat sortzen joan ginen. Hortaz, eskerrak ematea besterik ez dut, jendeak oso ondo hartu zuen proiektua, 23 urteko gazte baten zorakeri batean nola sartu ziren buru belarri”.

EGITARAUA

  • Azaroaren 18tik 27ra
    • Erakusketa, Ondarroako Erakusketa Aretoan: astelehenetik ostiralera 18:30etik 21:00etara, zapatuan eta jai egunetan 12:00etatik 14:00etara eta 18:30etik 21:00etara.
  • Zapatua [azaroak 19]
    • 19:30. Filmaren proiekzioa, frontoian. Euria eginez gero, udaletxeko aterpean izango da, eta bi hitzordu ezarriko dituzte, jendeari aukera zabalago eskaintzeko asmoz: 18:30ean eta 19:30ean.
    • 21:00. Gominols taldearen kontzertua, Jai Braianen.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.