Eulogio Ulazia kalean egingo dute konpostaren banaketa, 09:30etik 13:00etara. Lorontzi biodegradagarri txiki bat ere emango dutela esan du Debabarreneko Mankomunitateak.
Aurton ere Ahobizi edo Belarriprest bezala izena eman behar izan da Euskaraldirako. Iker Gonzalez bermeotarra Ahobizi izango da eta Ispasterren bizi den Anne Stokken norvegiarra Belarriprest.
Garagarza Euskaraldiko komunikazio taldeko kidea da. Euskaraldiaren komunikazioagaz lotutako alderdiez arduratzen da. Aurtengo helburu nagusia "kaleak berreskuratzea" dela dio.
25 urte igaro dira Josu Eizagirre ondarrutarrak Anabasa Eremua filma errodatu zuenetik. Erakusketa eta filmaren proiekzioa egingo dituzte omenaldi gisa.
Euskadiko 2. mailako aizkolari txapelketako finalak lehiatuko dituzte domekan, 12:15ean hasita, Markina-Xemeingo Uni pilotalekuan.
“Hirigune historikoa biziberritzera bideraturiko ideia eta/edo proposamen batzuk aukeratu nahi dira”, esan dute.
Obretan egon arren, kanposantua zabalik egongo da bere ohiko ordutegian.