2.700 kilo elikagai bildu ditu Danonartin elkarteak Ondarroan
Elkarteko kideek eskerrak eman nahi izan dizkiete janari bilketan parte hartu duten herritarrei.
Ondarroako Danonartin Elkarteak asteburuan egindako janari bilketan 2.700 kg elikagai bildu zituzten. “Horrek beste hiru hilabeteetan egingo diren janari banaketak ziurtatzen dizkigu”. jakinarazi dute antolatzaileek.
Bestalde, elkartetik eskerrak eman nahi izan dizkie prozesuan parte hartu dutenei: “Elkartetik eskerrak eman nahi dizkiegu bilketa posible egin duten guztiei; Lazkano frutategiari, janaria jasotzen, sailkatzen eta gordetzen egon diren boluntarioei, Ondarroako eta Berriatuko Udalei, Kalare Deuna Arrantzaleen Kofradiari, La Caixa, Eika, Artabideko Mertxe eta Eroskiri, Txist, Sabai (Lore), Aitor janari denda, Kalandiko Ana, Berdura Plazako Bikiak, Zaton, Bolin eta Iturribarriko Eroskiari”.
Azkenik, elikagaiak eman dituzten herritar guztiengana zuzendu dira, “zuei esker posible dugulako kalitatezko banaketa luzaroan izatea”.