Finalaurrekoa irabazita, Lea-Artibai taldea BBK Sariketaren finalean ariko da
Eskuldeko bertsolari gazteek atzo [azaroak 21] lehiatu zuten finalaurrekoa, Uribe Kostaren kontra. Saioa irabazita, abenduaren 1ean Bilbon ospatuko den finalean aritzeko txartela irabazi dute bertokoek.
Finalaurrekoan aritu ziren Lea-Artibaiko eta Uribe Kostako bertsolariak eta saioaren aurkezlea. Argazkia: Bizkaiko Bertsozale Elkartea. Bertsolari Gazteen 30. BBK Sariketa aurkeztu zuten momentuan azaldu zuten finalaurrekoak irabazten zituzten taldeak izango zirela finala lehiatuko zutenak. Hala, atzo [azaroak 21] Zornotzako Zelaieta zentroan jokatu zen finalaurrekoa irabazi ostean, Lea-Artibai taldea abenduaren 1ean Bilboko BBK Aretoan (18:00etan) jokatuko den finalean ariko da; aurkaria nor izango den eguaztenean [azaroak 23] jokatuko den bigarren finalaurrekoan erabakiko da (Durangaldea edo Uribe Butroe).
Ondokoak izan ziren atzoko [azaroak 21] finalaurrekoan aritu ziren Lea-Artibaiko bertsolariak:
- 18 urtera artekoak: Amaiur Galdos, Ariane Sololuze eta Ziara Larrinaga.
- 19-25 urte bitartekoak: Enare Muniategi, Bittor Altube eta Garazi Navarro.
Saioa Xabier Irakulisek aurkeztu zuen, eta epaimahaia ondokoek osatu zuten: BeƱat Romero, Juanjo Respaldiza eta Miriam Juaristi. Idazkaria Ander Elortegi izan zen.
