Abenduaren 4an egingo da XIX. Errege Bideko Krosa
Izen-ematea doan da, eta egunean berta egin beharko da, Berriatuan edo Saturraranen. Parte hartzaile guztientako montxorra egongo da.
Berriatuko Udalak antolatuta eta Urepel kirol taldeak lagunduta egingo da aurten XIX. Errege Bideko krosa, abenduaren 4an. Nagusiek Saturraranetik Berriatura (8 kilometro) arteko bidea egingo dute, eta 14 urtera arteko gazteek Aranzibia paretik Berriatura arteko tartea. Bi kategorietako lasterketak 11:00etan hasiko dira.
09:30ean Berriatuan izena emateko aukera egongo da. Ostean, 10:15ean, autobusa egongo da Berriatutik Saturraranera joateko. Eta han ere izena emateko aukera egongo dela zehaztu dute.
Lasterketak amaitu ostean, parte hartzaile guztientzako montxorra egongo dela esan dute.