'Biolentzia sinbolikoa, izu soziala eta kontrola' hitzaldia, Zabielen
Mijo Lizarzaburuk eskainiko du hitzaldia, bihar [azaroak 24], 18:00etan.
Mutriku indarkeria matxistaren aurka ekimenaren baitan dauden hitzorduen artean dago, Biolentzia sinbolikoa, izu soziala eta kontrola. Emakumean otzantzeko estrategiak Mijo Lizarzabu Garciak eskainiko duen hitzaldia.
Indarkeriaren aurkako eguna aitzaki hartuta, indarkeria birpentsatzeko ariketa bat proposatuko da. Berbera biolentzia zuzenera lotzen duten lekuetatik mugitu eta eremu sinbolikora desplazatuz. “Eremu sinboliko horretan txertatuta dagoen biolentziaren materialtasuna eta ondorioak aztertuko ditugu, haien artean izu soziala eta emakumeen gorputzen gaineko kontrola”.