Euskararen aldeko danborrada, Ondarroan
Ekimena Hondar Ahua guraso elkarteak antolatu du, eta izen ematea zabalik dago zapatura [azaroak 26] arte. Entseguak azaroaren 24an, 29an eta abenduaren 1ean egingo dituzte.
Danborrada euskararen alde ekimena antolatu dute Ondarroan, eta abenduaren 3an egingo dute, 13:00etan, Zaldupetik abiatuta. “Euskarak batzen gaituelako animatu denok. Jantzi zure arrantzale arropak eta etorri Euskararen aldeko danborradara!”.
Aurretiaz entseguak egingo dituztela zehaztu dute; azaroaren 24an, 29an eta abenduaren 1ean. Bi txanda egongo dira, 16:15etik 16:45era eta 16:45etik 17:15era.
Izena ematea zabalik dago azaroaren 26ra arte. Interesa dutenek hainbat bide dituzte apuntatzeko: Ondarroako Udalaren 94-683 36 68 zenbakira deituta, Turismo Bulegora edo Zurrumurrura joanda, edo Hondar Ahuaren webgunetik.