ITOIZen filmaren grabaketan desagertutako gitarra baten bila ari dira
Gitarra Udaltzaingoan uzten duenari ordainsaria emango diotela zehaztu dute.
Mutrikuko Udalak Telegram kanaletik jakinarazi du gitarra klasikoa atzo [azaroak 22] desagertu zela, grabaketak egiten ari ziren bitartean. Zehaztu dute gitarra kremaileradun oihalezko zorro beltz batean zegoela eta azkenengo aldiz Konde kalea eta Txurruka Plaza batzen diren lekuan ikusi zutela. Herritarrei eskatu diete gitarraren inguruan inork ezer jakingo balu Udaltzaingora joateko edo telefonoz deitzeko (943-60 70 48).
Nahiz eta balio ekonomiko txikia eduki, gitarrak balio sentimental handia duela azpimarratu dute. “Gitarra Udaltzaingoan uzten duenari ordainsaria emango zaio”.