Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

Santa Katalina Jaiak ospatuko dituzte Gizaburuagan

Ohiko ekintzez gain, Xabier Amurizaren hitzaldia eta Bocabits komediaren ikuskizunagaz osatu dute egitaraua.

Naia Arantzamendi
Gizaburuaga
2022/11/24

Gizaburuagatarrak prest daude herriko beste jai nagusietan murgiltzeko. Santa Katalina eguna bihar izanik,  barikuaz gain, zapatuan ere ekintzak egingo dituzte herrian.

Barikuan [azaroak 25] mezagaz hasiko dute eguna, eta iluntzean berriz, Apaiz Kartzela filmaren proiekzioa burutuko da udaletxean. Filmak Zamorako apaiz-espetxean (1968-1976) preso egondako lau apaizen istorioak biltzen ditu; zenbait kasutan, hamar urte baino gehiagoko zigorra ezarri zieten, frankismoaren errepresioa mezetan salatzeagatik. Filma ikusi ostean, Xabier Amurizak hitzaldia eskainiko du.

Zapatuan [azaroak 26] berriz, gaztetxoentzat ezinbestekoa bihurtu den Barraskilo lasterketagaz emango diote hasiera egunari,  ludoteka aurrean. Lurrean propio margotutako ibilbidea azkarren burutzen duen barraskilorik arinenak irabaziko du lasterketa.

Eguerdian, ohitura zaharrei eutsita, herritarrak mahai inguruan biltzeko unea izango da. Antolatzaileek adierazi dutenez, gaur gaurkoz  45 lagunek (7 ume eta 38 nagusi) eman dute izena herriko bazkarira joateko.  Izena eman nahi dutenez, udaletxean egin beharko dute. Urtero modura, lehenengo umeen txanda izango da, eta ostean, nagusiak jarriko dira mahaiaren bueltan. Bazkariagaz gain, beste hainbat ekimen ere prestatu dituzte Olazar Kultur Elkarteko kideek; bazkalosteko orduak udal aretoan egingo den ludotekan jolasean igarotzeko aukera izando dute txikienek. Helduek ere entretenitzeko aukera edukiko dute; Bocabits umorista bikotearen ikuskizuna edukiko baitute.

EGITARAUA

Bihar [azaroak 25]. Santa Katalina Eguna

  • 11:00. Meza, Santa Katalina elizan.
  • 19:00. Apaiz Kartzela filmaren proiekzioa, Udaletxean.
  • Ondoren. Xabier Amurizaren hitzaldia.

Zapatua [azaroak 26]

  • 12:00. Barraskilo lasterketa, ludoteka aurrean.
  • 13:30. Txikiteoa (Tabernatik txokora eta buelta)
  • 14:00. Umeen herri bazkaria.
  • 15:00-19:00. Umeentzako josalak, ludotekan.
  • 15:00. Helduen herri bazkaria.
  • 17:00. Bocabits komedia.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.