Santa Katalina jaietan murgildurik, Gizaburuagan
Ekain Aboitizek irabazi du Barraskilo lasterketa. Barikuan giro paregabean hasi zituzten jaiak.
Olazar kultur elkarteak eta Gizaburuagako Udalak elkarlanean antolatuta, Santa Katalina jaietan murgildu dira, beste urte batez Gizaburuagan. Atzo abiatu zituzten jaiak, goizean ohiko meza egin, eta arratsaldean, Apaiz Kartzela filmaren ikuskizunari bide eman zioten. Ilunabar polita igaro zuzen hurbildu zirenek, Xabier Amurizaren hitzaldiagaz. Giroa puntakoa izan zen herrian.
Gaur, txikienen hitzorduagaz hasi dute eguna, jada ohitura bilakatu den Barraskilo lasterketari ekiteko bildu dira herrikoia plazan. Lurrean markak egin, eta nor bere barraskiloaren atzean ezarrita, lasterketari ekin diote. Bigarren urtez jarraian, Ekain Aboitizen barraskiloa izan da azkarrena.
Eguerdian, mahai inguruan bilduko dira herritarrak, herri bazkariari bide emateko. Ondoren, Bocabits komediaren ikuskizunagaz gozatzeko aukera edukiko dute.