Saguzarrei buruzko hitzaldia, Kofradia Zaharrean
Gaur [azaroak 28] izango da hitzaldia, 18:30ean, Ondarroako Kofradia Zaharrean.
Ondarroako Zientziaren Giltzak elkarteak antolatuta, Joxerra Ahiartza Azurtza biologoak eskainiko du saguzarrak erdigunean izango dituen Saguzarrak: jokabidea, ekologia eta eboluzioa hitzaldia. EHUko Zoologia eta Animali Zelulen Biologia saileko irakaslea da, eta kontserbazio arazoak dituzten espezieak jomuga izanik, ugaztunak aztertzen ditu, eta batez ere saguzarretan espezializatu da, Euskal Herrian eta nazioartean.
Gaurko hitzaldian, EHUko Zoologia eta Animali Zelulen Biologia saileko “Jokabidearen Ekologia eta Eboluzioa” ikerketa taldeak azken 30-25 urteotan egindako ikerketen aurkezpena eskainiko du adituak: “Euskal Herrian bizi diren 27 saguzarren espezieen zerrenda finkatu eta banaketa aztertu ondoren, espezie horien kontserbazio-egoera finkatzeari ekin zitzaion”.