Euskararen egoerari buruz hausnartu dute Ondarroan
Argitaratutako azkenengo datuek euskararen beheranzko joera adierazten dute.
Euskararen erabilerari buruzko azken datuak ikusita Ondarroako herri batzordeak hausnarketarako atea ireki du, eta bideo bat zabaldu dute: Euskeraren egoera Ondarroan, zer diote datuek?.
“Euskararen herria da Ondarroa, herri euskalduna. Euskarari eusteko indar handia erakutsi dute beti ondarroarrek. Oinarria ona dugu, bai; baina dena ez da urre”. Euskararen erabilerari buruzko azken datuek euskararen indarra makaltzen doala erakutsi dute, baita Ondarroan ere. Aztertutako arlo guztietan nabaritu da beherakada; ezagutzan, etxeko erabilera, kaleko erabileran, eta kultur produktuen kontsumoan.
Datuak eskuan izanik, “hizkuntza ohiturak aldatzeko garaia da” aldarrikatuz hausnarketarako bidea ireki dute Ondarroan.