II. Berdintasun Plana onartu du Debabarrenako Mankomunitateak
Berdintasun Batzordeak Daiteke aholkularitza enpresaren gidaritzapean landu du plana.
Debabarrenako Mankomunitateak aho batez onartu du II. Berdintasun Plana berdintasun politikak sustatzeko helburuarekin, eta 2023-2026 bitartean egongo da indarrean. Berdintasun Batzordeak Daiteke aholkularitza enpresaren gidaritzapean landu du plana.
Iosu Arraiz Mankomunitateko lehendakariak berdintasun politiken jarraipen estua egin beharra azpimarratu du: “Gizarte berdinzalego baten alde lan egiten jarraitzeko, garrantzitsua da erakunde barnean dauden berdintasun politiken jarraipen estua egitea, hauek aztertzea eta eguneratzea, behar berrietara egokitzeko eta jardunbide justuagoak eta berdinzaleagoak sustatzen jarraitzeko”. Plan berria garatzen hasi aurretik sexuen araberako diagnostiko kuantitatibo eta kualitatibo sakona egin dute: lantaldearen datu orokorrak (sexua, adina..) kontratazio prozesuak, formakuntza, profesionalki hazteko aukerak, lan eta soldata baldintzak, kontziliazio erantzunkidea eta sexu jazarpenaren prebentzioa.
Azterketa eginda, helburu nagusiak finkatu ditu: Mankomunitateak emakumeen eta gizonezkoen aukera eta tratu berdintasuna bermatzea eta kudeaketan eta estrategian genero ikuspegia txertatzea. Baita ere, emakumeen eta gizonezkoen arteko erantzunkidetasuna sustatzea, balio bereko lanetarako ordainsari berdintasuna bermatzea, jokabide sexistak saihesteko prebentzio neurriak hartzea eta eragile berdinzale traktore giza jardutea.