'Kabareta Truá' ikuskizuna dakar Ondarroako Beikozinik
Guztira sei emanaldi eskainiko dituzte: abenduak 9, 10 eta urtarrilak 6 eta 7 21:30ean (afariagaz), eta abenduaren 11n eta urtarrilaren 8an 14:30ean (bazkariagaz).
Beste behin ere Ondarroako Beikozinik Kabaret ikuskizuna eskainiko du. Oraingoan, baina, Kabareta Truá izena jarri diote ikuskizunari. Sarrerak Beikozinan erosi ahal dira (94-683 28 99), eta baita Internetez ere. Aurreko urteetan eskainitako emanaldiekin modura, ikuskizun berri honek ere arte eszenikoko hainbat modalitate uztartzen ditu.
- DATAK ETA PREZIOA:
- Afariagaz (21:30): abenduak 9 eta 10 eta urtarrilak 6 eta 7.
- Bazkariagaz (14:30): abenduak 11 eta urtarrilak 8
- Prezioa: 55 euro (janaria eta ikuskizuna)
- FITXA ARTISTIKOA/TEKNIKOA:
- Antzezleak: Ortzi Acosta, Fede Badiola, Ana Elordi, Tavi Gallart, Nahia Iparragirre eta Lady Pituka.
- Dantzariak: Nerea Ansola, Igor Baroja, Naia Mandia eta Enetz Ximeno.
- Musika eta soinu-espazioa: Josu Urrejola.
- Koreografia: Naia Arrasate eta Ines Uriarte.
- Jantzien diseinua eta egitea: Angel Amor.
- Gidoiak eta grafismoa: Iñigo Zabala.
- Bideoak eta erregiduria: Aitor Urkiola.
- Argien diseinua: Gaizka Izagirre.
- Soinu eta bideo teknikaria: Alberto Markuerkiaga.