Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Bereziak
    • Adituaren HITZA
    • Bitxikeriak
    • Zerbitzuak
  • Zorion agurrak
  • Eskelak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Bizi-bizi dator Mutrikuko 18. Abendurock

Mutriku
Kultura

Zazpi talde igoko dira Mutrikuko Gaztetxeko oholtzara abenduan. MRK Gaba berreskuratuko dute; abenduaren 17an egingo dute. Antolatzaileek nabarmendu dutenez pozik daude osatu duten egitarauarekin.

2022/11/30
Naia Arantzamendi

Mutrikuko Rock Kolektiboko eta Gaztetxeko  kideen eskutik ate joka dator 18. Abendurock jaialdia. Barikuan [abenduak 2] hasi eta abenduaren 30era bitartean zazpi talde oholtzaratuko dira Mutrikuko Gaztetxean; Hilbera, Anker, Keike, Habi, Etxekalde, Iluma eta Pleura. Antolatzaileek nabarmendu dutenez pozik daude osatu duten egitarauarekin.

Azken urteetako ildoari jarraituz irizpide zehatzen arabera prestatu dute egitaraua: “Hizkuntza (talde guztiak kontuan hartuta %90-100 euskaraz izatea), lurraldetasuna, parekidetasuna, musika estilo aniztasuna, eta batez ere, sortzaile berri/gaztei plaza eskaintzea dira gure irizpideak”.

Aurtengo aldaketen artean sarrera borondatea izango dela aipatu dute. “Zalantza asko izaten ditugu sarreraren kontuarekin, hasiera batean doan ziren, urteren batean 5 eurotan jarri genituen. Kultura doan eskaintzeko aukera eman nahi izan dugu beti, baina balioan jarriz. Hortaz, aurten borondatea eskatzea iruditu zaigu aukera onena”. Bestalde, berrikuntza azpimarragarri dute Abendurockerako Gaztetxearekin batera sortutako erasoen aurkako protokoloa: “Ez dugu inolako erasorik onartuko!”.

Barikuan [abenduak 2] hasiko dira kontzertuekin, Hilbera (Markina-Xemein) eta Anker (Legazpi) iaz eta aurten argitaratutako lanak aurkeztuko dituzte Mutrikun. Hurrengo hitzordua talde ondarrutarrarentzat izango da, Keike. “MRK-ko entsegu geletan ondu duten egiten dabiltzan bira, eta azkenengo geldialdietako bat Mutrikun egingo dute”.

Abenduaren 17an MRK Gaba berreskuratuko dute, azken bi urtez ezin izan dute aurrera eraman, baina aurten gogotsu datoz. “Ohiko taldekideak elkartuta edota MRK-ko kideak nahastuta bertsioak jotzera igotzen gara oholtzara, gau izugarria izaten da guretzat”. Hala ere, aipatu dutenez, beste norbaitek zerbait jo edo abestu nahiko balu aukera izango du.

Abenduaren 23an Habi eta Etxekalte taldeen unea izango da. Bi taldeek ondo ezagutzen dute elkar, eta zenbait abesti elkarrekin grabatuta dituzte, hortaz, “ziur gau berezia izango dela”. Azken kontzertuak Pleura talde nafarra eta Iluma talde lapurtarrarenak izango dira, abenduaren 30ean. “Iparraldeko ordezkaritza ezinbesteko bihurtu da gure neguko musika gaualdietan”. Musikarekin zerikusi estua duen urteroko film edo dokumentalak ere ez du hutsik egingo; Itoiz taldeari buruzko Iker Treviñoren dokumentala eskainiko dute.

EGITARAUA:

  • Abenduak 2. 22:30. Hilbera eta Anker.
  • Abenduak 4. 18:00. Itoiz Iker Treviñoren dokumentala.
  • Abenduak 9. 22:30. Keike.
  • Abenduak 17. 22:30. MRK Gaua.
  • Abenduak 23. 22:30. Habi eta Etxekalte.
  • Abenduak 30. 22:30. Iluma eta Pleura.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Hilabeteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina hileko azken barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko hilabeteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.