Konstituzio Egunean ospatzeko ezer ez dagoela aldarrikatu du Ernaik
"Guretzako borroka eguna da gaurkoa", aldarrikatu du Lea-Artibaiko Ernaik Markina-Xemeinen egin duten mobilizazioan.
Ernaik elkarretaratzea egin du gaur [abenduak 6] Markina-Xemeinen, Dena aldatzeko, independentzia lelopean. Gaurko [abenduak 6] egunez ospatzeko ezer ez dutela aldarrikatu dute Arkupean batuta egin duten mobilizazioan.
“Orain dela 44 urte Espainiako konstituzioa onartu zuten Madrilen. Euskal Herrik, orain dela 44 urte esan zuen, eta gaur egun ere, gazteok argi daukagu ez dugula konstituzio espainola onartzen. Guretzako borroka eguna da gaurkoa, espainiko estatu atzerakoia suntsitzeko eguna, zentzu denetan”. Gazteen bizitza duina bermatuko duten Euskal Herri aske, sozialista eta feminista aldarrikatu dute: “Gaur ez dugu ezerĀ spatzeko eta dena dugu borrokatzeko, bestelako mundu bat nahi dugulako, erroko alternatiba bat”.