Lekitto Bedarrak amaitu du ikasleei formakuntza ematen
Azkue ikastolan Zerbikas proiektua gauzatzen ari diren zortzi ikasle bost astez aritu dira Lekitto Bedarragaz elkarlanean ortugintzari buruzko ezagutzak barneratzen.
Lekeitioko Azkue ikastolan Zerbikas proiektua gauzatzen ari diren ikasleak (DBH2 ko 15-17 urte bitarteko zortzi gazte) bost astez ibili dira Lekitto Bedarragaz elkarlanean ortugintzari buruzko ezagutzak barneratzen. Funtsean, proiektu premia dutenentzako bertoko produktuak ekoizteko baliatu dute, eta ezagutzak barneratu ostean, ikastolan ortu bat egingo dute eta han ekoiztuko dituzte barazkiak.
Joan den asteko eguenean [abenduak 1] egin zuten azken lan saioa Usotegiko ortu publikoan. Saio horretan kipulina landatu zuten ikasleek eta Lekitto Bedarreko kideek. “Denen partaidetzagaz 300 ale inguru landatu zituzten”, esan dute Lekitto Bedarrekoek.
Uztaren banaketa. Bestalde, Lekitto Bedarrak joan den astean dominika mojei eman zien Usotegin jasotako uzta: azak, porruak eta romaneskuak eman zizkieten. “Aurten lau aldiz eman diegu Usotegiko uzta Dominika mojei. Beste hamar aldiz Elikagai Bankuari eman diogu, eta birritan Caritasi”. Aurretu dute urtea amaitu orduko beste bizpahiru banaketa egingo dituztela.