Mutrikuko Atxitxin kalean obrak egingo dituzte
Abenduaren 12an [astelehena] hasiko dira obrak, eta abenduaren 23an amaituta egongo direla jakinarazi dute.
Mutrikuko Atxitxin kalearen irisgarritasuna hobetzeko asmoz, obra lanak abiatuko ditu udalak, hain zuzen ere, harlauza jarriko dute Goitibera taberna paretik eta Konde kalerekin batzen den bidegurutzeraino.
Obrak bi aste inguru irautea aurreikusten da, hain zuzen ere, astelehenean abiatu, eta abenduaren 23ra arte. Obra lanak burutzen ari diren epean kalea itxita egongo da ibilgailuentzat, baina oinezkoek pasabidea bermatuta izango dute.