Azokan parte hartuko duten sortzaileen zerrenda: Txikiñe (patchwork), Pedro Toxu (egurrezko lanparak), Brankaz / Meraki (umeen osagarriak/larruzko eta birziklatutako materialekin eginiko bitxiak), Resilian (joskintza eta bordatuetan diseinatzaileak), Eskune (hondartzako harriekin egindako bitxiak), Uxola Bitxiak (erretxinaz eginiko bitxiak), Tallerra Tatto (serigrafian egindako kamisetak eta marrazkiak), Nere (joskintza), Auma (kakorratza eta laberik gabeko buztinezko belarritakoak), Naixune (erretxinazko bitxiak eta marrazkiak), Pande eskulanak (material ezberdinekin egindako eskulanak), Oihalgain (margoak), TRY.bypau (bitxiak), Alai Uranga (koadroak hondartzako makil eta harriekin), ART_ile (kakorratza), Jone Talledo (argazkilaritza), Josune Laka Artetxe (serigrafia metakrilatoan), Aitziber Bengoetxea (margoak) eta Duomo (brodatuak).
Ondarroako Sortzaileen Azokak eskaintza oparoa dakar
Zaldupe Eskolako aterpean egiteko erabakia hartu dute, eguraldiaren aurreikuspenak ikusita.
Ondarroako sortzaileek, bigarren urtez, Tripi-trapu azoka antolatu dute euren produktuak plazaratzeko. Pasaden urtean antolatu zuten lehenengo aldiz, eta izandako erantzun ona ikusita, aurten ere formula berdinagaz bueltatuko dira.
Azoka zapatuan [abenduak 10] egingo dute, eta hasiera batean herriko frontoian egingo zutela adierazi zuten, baina eguraldiaren aurreikuspenak ikusita, Zaldupe Eskolako aterpera lekualdatu dute hitzordua. Egun osoz egongo dira, hain zuzen ere, 10:00etatik 17:00etara.
Hogei sortzaileren lanak ikusteko aukera egongo da: “Eskaintza zabala topatuko du azokara bertaratzen denak; artelanak, argazkiak, bitxiak, zeramika, narrua, kakorratzarekin…”