Laso-Imaz eta Elordi-Zabaleta otsailaren 11n, Markina-Xemeinen
Sarrerak urtarrilaren 5ean jarriko dituzte salgai.
Markina-Xemeingo esku pilota taldea eta udalak jaialdia antolatu dute otsailaren 11n, Uni frontoian. Binakako txapelketako nagusiko 12. jardunaldian Aitor Elordi eta Jose Javier Zabaletak Unai Laso eta Ander Imazen aurka neurtuko dituzte indarrak. Bigarrenak iazko txapelketako txapeldunordeak dira.
Partidarako sarrerak urtarrilaren 5ean jarriko dituzte salgai. 18:00etan zabalduko dituzte pilotalekuko lehiatilak. Egun horretatik aurrera internet bidez erosi ahalko dira www.entradasfronton.com atarian. Partidaren egunean ere lehiatilak zabalduko dituztela aurreratu dute esku pilota taldekoek. Sarrerak 20, 25 edo 30 euro balio dituzte kokalekuaren arabera.