Kirolaz gozatzeko nahia izan da nagusi Ondarroako Egia-Iriondo Memorialean
Adin eta mota guztietako ia 300 herritarrek parte hartu dute ia lau hamarkadaz egin den herri lasterketan. Ager Solabarrieta eta Maite Badiola Munduko Txapeldunak omendu eta Jose Mari Aranbarri 'Egia' eta Martin Iriondoren senideei aipamen berezia egin diete.
Kirolaz gozatzea posible dela erakusteko asmoz sortutako ekimenak arrakasta handia dauka Ondarroan. Beste urte batez, alai eta ezelango lehiakortasunik gabe korrika egiteko grina erakutsi dute ehunka herritarrek; ume, gazte zein nagusi, ia 300 herritarrek parte hartu dute herri lasterketan. Lasterketa amaieran, Ager Solabarrieta eta Maite Badiola tiro txapelketako Munduko Txapeldunak (etzandako 10 metroko kategorian) omendu dituzte, eta ostean Jose Mari Aranbarri Egia eta Martin Iriondo herri lasterketaren sortzaileen senideei aipamen berezia egin diete.
Egiaren eta Iriondoren senideak oholtzara igota, Iriondok bidalitako mezua irakurri dute; herri lasterketak sustatu nahi duena gogora ekarri du Iriondok: “Jai giroan kirolaz gozatzea posible dela erakutsi nahi izan dugu beti nire lagun Egiak eta nik. Aurten ezin izan dut hor egon, baina datorren urtean agertuko naiz. Eskerrik asko Ondarru”. Egiaren senide eta lagunei ere besarkada bidali die –Egia 2019ko maiatzaren 23an zendu zen–. Solabarrietak eta Badiolak ere pozik jaso dituzte omenaldia eta herritarren txalo zaparrada.
Ostera antzean, dena joan da ondo bidean joan da: 11:30ean hasi dira lehenengo umeak korrika, eta 12:00etan puntuan lasterketa nagusia hasi da, Berriatuan. Julen Etxebarriak 14 minututan egin du Berriatuatik Ondarroara arteko bidea. Ondokoa izan da sailkapena:
- Sailkapen orokorra (lasterketa nagusia):
- Ioana Osa / Julen Etxebarria
- Naia Uskola / Zorion Kareaga
- Irati Casais / Gaizka Garcia
- Beteranoak:
- Ioana Osa / Zorion Kareaga
- *Dunixe Burgoa /Asier Astigarraga
Eneritz Basurko (*Burgoak eta Basurkok berdin egin dute) - Jon Aramaio
- Gazteak:
- Irati Solabarrieta / Naim Kuizphe
- Naroa Osa / Ernai Badiola
- Naroa Badiola / Urko Ortiz
- LH5-6:
- Iraia Ruiz / Gari Ibarrola
- Ane Ituarte / Paul Zubikarai
- Eira Aramaio / Eneko Aranberri
- LH3-4:
- Haizene Ugartetxea / Ekhi Agirre
- Enara Perez / Markel Aranberri
- Maren Bermudez / Amets Ugartetxea
ARGAZKI GALERIA GUZTIAK, SAILKATUTA:
- ARGAZKI GALERIA (lasterketa): HH, LH1 eta LH2
- ARGAZKI GALERIA (lasterketa): LH3 eta LH4
- ARGAZKI GALERIA (lasterketa): LH5 eta LH6
- ARGAZKI GALERIA (lasterketa); Lasterketa nagusia
- ARGAZKI GALERIA: podiumak, Solabarrietari eta Badiolari omenaldia eta Egia eta Iriondoren senideak.