Julen Del Riok eta Johan Sorozabalek Berriatuko banakako txapelketako final laurdenetara egin dute aurrera
Behin aurre kanporaketak jokatuta, asteburuan sartuko dira jokoan zirkuituko oilar nagusiak.
Munduko Pilota Batzarrak Berriatuko Mendibarren frontoian antolatutako buruz-buruzko txapelketa fase erabakigarrian sartuko da. Bihar [abenduak 13] egingo dute aurkezpena, parte hartuko duten puntistak jakinaraziko dituzte, eta horien artean izango dira Julen Del Rio eta Johan Sorozabal. Asteburuan hasiko dira kanporaketak.
Zapatuan [abenduak 10] aurre kanporaketako azken bi partidak jokatu ziren. Lehendabizikoan Del Riok eta Gonzalo Agirrek neurtu zituzten indarrak. Lehen seta oso berdindua izan zen, Agirrek lortu zituen abantailarik handiena, 1-3 eta 3-5 aurreratuz, baina gasteiztarrak eutsi egin zuen. Beste behin bere eskuin indartsua erabili zuen aurkariari min egiteko. Azken tantoan lortu zuen seta Del Riok, 12-11, hor egon zen gakoa. Atzelaria indartuta atera zen bigarren jokora, Agirrek, ordea, nahiz eta arriskatu ezin zuen minik egin: 12-6.
Bigarren partidan Sorozabal anaiek lehiatu zuten nor baino nor gehiago. Johan gazteak Gorka nagusia gainditu zuen. Johanek oso ondo mugitu zuen pilota alde batetik bestera egin behar izan zuen korrika anaia nagusiak. Hala ere, Gorkak estu eta larri hartu zuen anaia pare bat txula ederragaz. Ez zen nahikoa izan, lehen seta Johanen ade 12-9. Bigarrena orekatuta joan zen erdialdera arte, gero Johanek 11-5ko tartea zabaldu zuen, eta 12-6 amaitu.