Herriko taldeei zuzendutako diru laguntzak aurkezteko epea zabaldu du Ondarroako Udalak
Eskaerak elektronikoki aurkeztu behar dira; urtarrilaren 14a da horretarako azken eguna.
Ondarroako Udalak herriko taldeei zuzendutako diru laguntza deialdia zabaldu du gaur [abenduak 14], eta eskaerak aurkezteko epea urtarrilaren 14an bukatuko da. Herriko talde guztiek edukiko dute norgehiagoka bidezko diru laguntza hauetara aurkezteko eskubidea.
Udalak 137. 710 euro banatuko ditu herriko talde, eragile, zein antzekoek euren jarduna burutzeko, eta zehaztu dutenez hezkuntza, kultura, euskara, kirol, berdintasun, gizarte-ongizate eta ingurumen arloetako diru laguntzak izango dira.
Eskaera elektronikoki egin beharko dela adierazi dute, zehazki, diru laguntzen eskaria eta justifikazioa aurkeztea. Lehenengo aldia da prozedura hau jarraitu beharko dena, eta hori kontuan izanik, alor bakoitzeko udal teknikarien laguntza izango dute herriko talde guztiek. Aurretiaz hitzordua hartu beharko da teknikari bakoitzarekin, telefonoz deituta.