Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Anaiarteko harremana

Ia bost hamarkada igaro dira milaka saharar Algeriako hego mendebaldean dagoen Tindufeko zonaldera ihesean joan zirenetik, gaur gaurkoz irtenbiderik izan ez duen gatazkaren ondorioz.

Naia Arantzamendi
Ondarroa
2022/12/15

Yaalah elkarteak 2018an egin zuen lehenengo bidaia Saharar errefuxiatuen kanpamenduetara proiektu baten eskutik, hain zuzen ere, Bir Ganduzera (Mendebaldeko Sahara). Bidaia horretan elkarteko kideak abiatu ziren harrera familietako kideekin batera, lekua ezagutu, premiak aztertu eta etorkizuneko proiektuak zeintzuk izango ziren adosteko asmoz.

2019an bigarren bidaiari ekin zioten, Mutrikuko Institutuko ikasle talde bategaz; elkarteko kideek abiatuta zegoen proiektuagaz jarraitu, eta bertako ordezkariekin berba egin ostean, helburu bat zehaztu zuten: Emakumeen Etxea sortzea. Emakumeen errealizaziorako gune bat, zeregin ezberdinak burutzeko baliagarria izango zen espazioa. 2021ean, berriz, furgonetetan abiatu ziren materiala eramatera. 40 furgoneta inguru atera ziren Euskal Herritik, udan etorri ezinik geratu ziren umeei materiala eramateko asmoz eta abiatutako proiektuari jarraipena ematera. Azken bidaia, hilabete honetan egin dute, eta helburu bezala ezarritako proiektua burutu dute: Emakumeen Etxea inauguratu dute.

Emakumeen proiektuak fisikoki batuko dituen etxea.

Eneko Bedialauneta eta Josu Etxaburu Yaalah elkarteko kideen esanetan, proiektua etorkizunera begira «motorra» izatea litzateke helburua, hau da, abian dauden ekimen txikiei leku egin, eta nolabait, «emakumeen proiektuak fisikoki batuko dituen etxea izatea». Etorkizun ertainera begira, Emakumeen Etxearen garapenean lan egingo dute, «hori elikatzera».

“Elkar ezagutuz eta errealitatea ezagutuz, beharrizanak identifikatu eta horiei erantzuna emateko erraztasunak sortzen dira”.

Emakumeen Etxea eraikitzeko proiektua herritarren beharrak entzun eta eskaera guztiak jaso ondoren hartutako erabaki bat izan zen. Jasotako zerrenda eskuan izanda, elkarteak balorazio bat egin eta zehazki proiektu hori aurrera eramateko hautua hartu zuen: «Eraikuntza zerotik hasi dugu, eraikin bat zegoen, baina bota eta berriz eraikitzea erabaki genuen. Gure aukera ekonomikoek ahalbidetzen duten heinean joan gara proiektua garatzen, pausoz pauso. Urteko plangintza ekonomikoa (zozketak, jantziak…) eta diru laguntzen bidez joan gara dirua bildu, eta gutxika etxea egiten».

Azken bidaian harrera familia izan direnekin eta herritar batzuekin batera abiatu dute bidaia elkarteko kideek, eta proiektuaren azken urratsak eman dituzte, tartean, Emakumeen Etxean argia ezartzea. «Bidaia oso aberasgarria izan da, bakoitzak bere onena eman du, eta talde kohesioa oso indartsua izan da».

“Etorkizuna aldatzeko eman beharreko aldaketak politikoak dira”

Oporrak Bakean proiektuagaz Ondarroan uda igaro duten haurren gehiengoa Bir Ganduzekoak dira. Bidaia horrek harrera familia izan direnei Bir Ganduzera joateko aukera eman die, hain zuzen ere, Ondarroan egon diren sei harrera familietatik lauk joateko aukera izan dute: «Horrek loturak sortzen ditu haurren eta familien artean, errealitatea ezagutu eta haurraren testuingurua ezagutzeko aukera izan dute. Loturak sortzea da gakoa». Hala nola, Yaalah elkarteak Bir Ganduzegaz sortu duen anaiarteko harremanak egonkortasun bat ematen dio burutu diren eta burutuko diren proiektuei; elkar ezagutuz eta errealitatea ezagutuz, beharrizanak identifikatu eta horiei erantzuna emateko erraztasunak sortzen dira.

Inaugurazioa egun garrantzitsua izan zen. Une polita izan zela aitortu dute, jendea batu zen, eta ordezkarien presentzia ere eduki zuten. Hortaz, lehen eskutik «helburuak beteta» ikusi zituzten. Hurrengo urratsa Emakumeen Etxea garatzea izango da, «bizitasuna ematea», eta hori herriari dagokion atala dela nabarmendu dute. Elkarteak Bir Ganduzeko beharrei begira erabakia hartzeko konpromisoa berretsi du, eta lantzeko dauden alor garrantzitsu bi azpimarratu dituzte: osasuna eta hezkuntza.

Eskerrak herriari. Ondarroako herria Saharar herriagaz daukan prestutasuna eta lotura azpimarratu dute: «Herriak gure bidaien berri jakin duenean eman duen laguntza izugarria da». Herri guztiari eskerrak helarazi nahi izan dizkiote eta bereziki, Aurrera Kirol Elkarteari. Bir Ganduzeko bi kirol talde janzteko jantziak eraman zituzten: «Talde bat Aurrera deituko da». Herriak emandako laguntza hori jomugara heltzen dela erakusteak sinesgarritasuna ematen dio elkarteari: «Laguntza benetan jaso dutela».

Ahal den laguntza guztia eskaintzen jarraituko dute Yaalah elkarteko kideek, baina erantzukizun politikoa ahanzturan erori gabe: «Materiala eraman genezake eta lagundu genezake, baina etorkizuna aldatzeko eman beharreko aldaketak politikoak dira».

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.