Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Bigarren Neguko Bolak hiru txirlo bola joko txapelketa antolatu du MX3T taldeak

Markina-Xemeingo hiru txirlo bola joko taldeak urteko batzar orokorra egin du.

Argazkia: Markina-Xemeingo hiru txirlo taldea
Mikel Reina Barros
Markina-Xemein
2022/12/15

Bigarren urtez jarraian Neguko Bolak hiru txirlo bola joko txapelketa antolatu du Markina-Xemeingo MX3T taldeak. Aurten, gainera, jaurtialdiak handitu dituzte, iaz herriko Lauzirika bolatokian egin zen jardunaldi bakarra. Bigarren txapelketan, berriz, hiru egingo dituzte. Hain zuzen ere, zapatuan [abenduak 17] 18:30ean Lauzirikako bolatokian emango diote hasiera txapelketari. Urtarrilaren 14an 17:00etan Mallabiako Goita bolatokian jokatuko dute bigarren jardunaldia. Final handia urtarrilaren 21ean 17:00etan lehiatuko dute Markina-Xemeingo Bariña bolatokian.

Hiru jaurtialdi bakoitzerako izen ematea 5 eurokoa izango da, eta sariak banatuko dituzte bakoitzaren ostean. Batutako diruaren araberakoa izango da sari bakoitza. Lehenengoaren %100aren %40, bigarrenarentzat %30, hirugarrenarentzat %20 eta laugarrenarentzat %10. Hala ere, ordaindu gabe botatzeko aukera egongo dela esan dute. Ordaintzen dutenek izango dute sari ekonomikoak jasotzeko eskubidea. Horrez gain, antolatzaileek jakinarazi dutenez, federatuez aparte, beste edozeinek parte hartu dezake. “Helburua da bola zaletasuna sustatzea”, adierazi dute.

Sari orokorrak ere banatuko dituzte, hau da, hiru bolatokietako txirloak kontuan hartuta. Irabazleak txapela, garaikurra eta 75 euroko opari bonua eramango ditu etxera. Bigarrenak garaikurra eta 50 euroko opari bonua, hirugarrenak garaikurra eta 40 euroko opari bonua, laugarrenak, bosgarrenak eta seigarrenak ere garaikurra irabaziko ditu eta 30 euroko, 20 euroko eta 10 euroko opari bonua, hurrenez hurren.

Balantze positiboa. Bigarren Neguko Bolak txapelketaren aurkezpena baliatu zuten Markina-Xemeingo hiru txirlo bola joko taldekoek urteko batzar orokorra egiteko. Klubeko 20 kide elkartu ziren Uhagon Kulturguneko batzar gelan. “Emaitzak eta antolatutako jaurtialdiak kontuan hartuta, urte positiboa izan dela argi geratu da”, azpimarratu dute.

Argazkia: Markina-Xemeingo hiru txirlo taldea

Hala ere, kideek adierazi dutenez, “hunkigarriena” herriko eta klubeko federatua den Antonio Ibarluzea Lauzirikari egindako omenaldia izan zen. Gero, denek batera kopautxoa hartu zuten.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.