Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

Santo Tomas jaiak, Ziortza-Bolibarren, Mutrikun eta Ondarroan

Ziortza-Bolibarren hiru egunetan ospatuko dituzte jaiak. Mutrikun eta Ondarroan, aldiz, egun bakarreko ospakizuna egingo dute; Mutrikun egun osoko egitaraua prestatu dute, eta Ondarroan eguerdi bueltan egingo da jaia

Naia Arantzamendi
Mutriku,Ondarroa
2022/12/15

Santomasetako ospakizunetan murgilduko dira zapatuan Ziortza-Bolibarren, Ondarroan eta Mutrikun; Ziortza-Bolibarren hiru egunetako egitaraua prestatu dute, eta Ondarroan eta Mutrikun egun bakarrerako hitzordua zehaztu dute.

Ziortza-Bolibar: Herriko jai nagusiak izanik, egitarau zabala prestatu dute Ziortza-Bolibarko Udalak, Kultura batzordeak, Kanpape jubilatuen elkarteak, Markola guraso elkarteak eta Aranbaltz kultur elkarteak. Zapatuan herri bazkaria egingo dutela eta, herritarrei baserritar janzteko eskaera egin diete. Orokorrean, zapatuan, domekan eta eguaztenean jan-edana ez da faltako, eta musikak girotuta, adin guztietako ziortza-bolibartarrak festa giroan murgilduko dira.

Mutriku: Azokaren irekierarekin ekingo diote zapatuan egunari, 10:00etan. Ohi legez, Goiko Plazan egingo da azoka, eta jan edana ez da faltako: Ibiri, Ekoalboraz, Goienetxe, Ondare, Zortziko, Goxart, Uxua Antia, Mañeko, Mikel Jauregialtzo eta Muniozguren anaiak egongo dira.  Baita, Mutriku BHI eta Elgoibar BHI ere. Artisauak ere ez dira faltako; Amaia Aberasturi, Azurmendi Anaiak, RosiSatur eta Zabiel eskulan taldea.  Animaliak ere egongo dira Goiko Plazan, zehazki; Ibiriko behiak, betizuak, behorrak eta ardiak; Sakako mantsoak, ahuntzak, poniak eta txerriak; Idurre Lersundiren poniak, astoa eta mandoak.

Ondoren kirol ekimenari helduko diote, Beheko Plazan. Aratz eta Ugaitz Mugertza mutrikuarrek aurrez aurre izango dituzte Julen Gabirondo eta Julen Kañamares, hain zuzen ere, pentatloia burutzeko; aizkora, harrijasotzea, gizaproba eta korrika egingo dute. Ikuskizun ederragaz gozatzeko aukera paregabea izango da herri kirolen jarraitzaileentzako. Eguerdia girotzeaz arduratuko dira trikitixa taldekoak ere, herrian kalejira eginez. Baina jai giroa goizaldera arte luzatuko da. Izan ere, gauean Mutrikuko Rock Kolektiboaren Abendurock Jaialdiren baitan antolatutako hitzordua egongo da Gaztetxean: MRK Gaba. «Ohiko taldekideak elkartuta edota MRK-ko kideak nahastuta bertsioak jotzera igotzen gara oholtzara, gau izugarria izaten da guretzat».

Ondarroa: Alde Zaharra girotuko du ospakizunak. Datorren urtean Ondarroan ospatuko den Ibilaldia kontuan hartuta, Zubi Zahar herri icabarekastolak Santo Tomas JaiXe egingo du. Eta ohi bezala, jan edana ez da faltako; txosna ipiniko dute eta taloa egiten ariko dira. Gainera, umeentzako jolasak ere antolatu dituzte. Horrez gain, Aurrera Mendi Taldekoak Tontorramendiko igoeraren hamargarren urteurrenaren harira egingo duten zozketako txartelak saltzen ariko dira, Alde Zaharrean baita ere.

EGITARAUAK:

  • MUTRIKU: Zapatua (abenduak 17)
    • 10:00: Azokaren irekiera, Goiko plazan.
    • 12:00: Pentatloia, Beheko Plazan.
    • 13:00: Kalejira, txikitixa taldearekin.
    • 22:30: MRK gaua, Gaztetxean. Mutriku Rock Kolektiboak antolatuta.
  • ONDARROA: Zapatua (abenduak 17)
    • Goizean hasita: Egunsentia kooperatibak antolatuta, Santo Tomas Jaia egingo dute Alde Zaharrean: umeentzako jolasak, taloak, eta txosna egongo dira.
  • ZIORTZA-BOLIBAR:
    • Zapatua (abenduak 17):
      • 14:30: Herri bazkaria, frontoian.
      • 17:30: Erromeria Fan & Go taldeagaz.
      • 20:00: Baserritarren kalejira eta gaztaina jana.
      • Ondoren: Erromeriaren jarraipena.
    • Domeka (abenduak 18). Jubilatuen Eguna.
      • 14:30: Jubilatuen herri bazkaria, Ikestei jatetxean.
      • 17:00: Tiritatxorekin egin irri umeentzako antzerkia.
      • Ondoren: Txokolatea umeentzako.
    • Abenduak 21, eguaztena.
      • 18:00: Talo jana, frontoian.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.