Lekeitioko Isuntza arraun elkarteak hiru domina eskuratu ditu V. Bizkaiko Indoor Txapelketan
Zapatuan [abenduak 17] Portugaleteko Pando Aisia kiroldegian lehiatu zen txapelketa.
Portugaleten lehiatu zen zapatuan [abenduak 17] V. Bizkaiko Indoor Txapelketa. Bertan izan ziren Lekeitioko Isuntza arraun elkarteko umeak, 41 guztira eta bost arduradun. Lekeitiarrek hainbat mailetan parte hartu zuten. Umetxoetan eta umeetan mutilekin lehiatu zuten, 200 metro eta 250 metro egin behar izan zituzten hurrenez hurren. Gazteen mailan, emakume zein gizonezkoek eman zuten izena.
Nesketan bigarren izan zen Irati Galletebeitiak bost minutu eta 53 segundo behar izan zituen. Mutiletan, Anje Murgak brontzesko domina lortu zuen bost minutu eta bederatzi segundoko denboragaz. Horrez gain, gaztetxoetan taldekako erreleboka ere parte hartu zuten, 500 metro egin behar izan zituzten eta hirugarren postua eskuratu zuten lekeitiarrek.