Pedro Gomez nagusitu da Markina-Xemeingo Lauzirika bolatokian
MX3T taldeko Jon Aransolo laugarren izan zen 2. Neguko Bolak hiru txirlo txapelketaren lehen jardunaldian.
Markina-Xemeingo Lauzirika bolatokian jokatu zen zapatuan [abenduak 17] Bigarren Neguko Bolak hiru txirlo txapelketaren lehen jaurtialdia. 49 bolarik parte hartu zuten, eta denetan onena Asola Berri taldeko Pedro Gomez ermuarra izan zen zortzi txirlo botata. Bigarren talde bereko Alex Campos eibartarra izan zen txirlo kopuru bardinegaz, baita Garmendipe taldeko Garikoitz Caballero hirugarrenak ere. Laugarren izan zen Jon Aransolo markina-xemeindarra zazpi txirlogaz.
Urtarrilaren 14an 17:00etan Mallabiako Goita bolatokian jokatuko dute bigarren jardunaldia. Final handia urtarrilaren 21ean 17:00etan lehiatuko dute Markina-Xemeingo BariƱa bolatokian.