Osakidetzako sindikatuek elkarretaratzea deitu dute
Gernika-Lumon, Mutrikun, Bermeon eta Ondarroan egingo dituzte mobilizazioak.
Sindikatuek Osakidetzako lantoki guztietan elkarretaratzeak deitu dituzte eguenean [abenduak 22] 11:00etan ospitaleetan, eta 13:00etan lehen mailako arreta zentroetan. Lea-Artibaiko hitzorduak:12:00etan Mutrikuko anbutategian, 13:00etan Ondarroako eta Lekeitioko anbulategietan.
Osakidetzaren demokratizazioak Mahai Sektorialaren blokeoa gainditu eta langileen ordezkariekin benetako negoziazioa eta edukiak bultzatzea eskatzen dute sindikatuek. Osakidetzak Mahai Sektorialean ez duela negoziatzen salatu dute: “Osakidetzak nahi duena eta nahi duenean bakarrik tratatzen da”. Urte hasieran, Mahai Sektoriala utzi zuten sindikatuek, eta uda ondoren, berdin jarraitu zuen. Egoera “desblokeatzeko” asmoz, bi aldiz deitu dute Osakidetzako Zuzendaritza Lan Harreman Kontseiluan biltzeko, baina ez da bertaratu. Abenduaren 7an, berriz, sailburuekin bildu ziren: “Berriro ere konpromisoak hartu eta egoera bideratzeko borondatea hutsaren hurrengoa izan, eta inposaketaren bidearen aldeko apustua egin zen”.
Horren aurrean, mobilizazioak deitu dituzte premiazko konponbideak behar direla aldarrikatuko dute mobilizazioetan: “Langileak eta herritarrak nazkatuta daude eta premiazko konponbideak behar ditugu, gure osasun publikoaren narriadurak eragindako egiturazko arazo larriei aurre egiteko, urteak baitaramatzate salatzen”.
Lan prekarietatea osasun publikoaren arazo handienetako bat izaten jarraitzen duela adierazi dute: behin behinekotasun tasa %50etik gorakoa izanik, erosteko ahalmenaren galera %20tik gorakoa, lanaren gainkarga sistematikoa eta langile kopuru mugatua. Aldi berean murrizketak mantentzen direla ziurtatuz, hala nola, Deustuko, Zumarragako edo San Martingo EAGetan, Santiago Ospitaleko larrialdietan eta Basurtuko bihotzeko kirurgia ixteko proiektuan.