Brizuelak eta Azpirik irabazi dute Markina-Xemeingo Piztu Dendak argazki lehiaketa
Hasiera batean hiru sari banatzekoak baziren ere, antolatzaileek esan dute "oinarriak zehatz bete" dituzten lanen artean bi sari ematea erabaki dutela.
Markina-Xemeingo Udalak eta Hemen Be Bai merkatari elkarteak antolatuta egin da Piztu Dendak argazki lehiaketa. Lehenengo saria Marisol Brizuelak irabazi du Gabon erreflexuak gure erakusleihoetan argazkiagatik (behean ikusgai), eta bigarren saria Nora Azpirirentza izan da, Ilusioaren argiak argazkiagatik (behean ikusgai). Bi saridunek Hemen Be Bai elkarteko saltokietan gastatzeko erosketa bonoak eskuratu dituzte.
Hasiera batean hiru sari banatzekoak baziren ere, antolatzaileek esan dute “oinarriak zehatz bete” dituzten lanen artean bi sari ematea erabaki dutela. Dena den, udalak eta Hemen Be Bai elkarteak lehiaketara aurkeztu diren argazki guztiak balioan jarri eta egileen parte hartzea eskertu nahi izan dute. Lehiaketara aurkeztutako argazkiak #piztudendak2022 traola jarrita ikus daitezke guztiak, Facebook eta Instagramen.