Esan du ez duela bat egiten aurrekontua lortzeko "lan egiteko moduagaz".
Markina-Xemeingo Udalak osoko bilkuran onartu zuen
2023ko aurrekontua. EAJk alde bozkatu zuen, eta EH Bildu abstenitu egin zen. Koalizioak haien erabakiaren arrazoiak argitu nahi izan ditu. EH Bilduk esan du ez duela bat egiten aurrekontua lortzeko “
lan egiteko moduagaz, ez gai ezberdinen ikuspuntuarekin, ezta planteatutako baloreekin ere”.
Era berean, hainbat galdera egin ditu koalizioak: “Perspektiba falta dago; zertarako aurrekontu hau? Zein da aurreko legegintzaldian jorratutako eta bidean galdutako kultura, kirol eta turismo arloetako plangintza? Zein da herrigintzaren norabidea? Zein bide orria?”.
Argitu dute EH Bilduren lan egiteko modua “taldean” dela, “gai bakoitzean dauden beharrak detektatu, lehentasunak ezarri eta beharrezko lanketa eta planteamenduak adostea”. Gaur egungo udalaren gauzak egiteko modua “bestelakoa” dela esan dute: “proiektu asko udaletik kanpoko erakundeen esku uzten dira, enpresak azpikontratatuz… Perspektiba eta talde lana falta dira!”