Aitor Etxeberria ondarrutarra, 'El conquis' programako lehiakide
Lau taldetan banatu dituzte lehiakideak eta ondarrutarra 'Yocahu' talde gorriaren partaide izango da.

Atzo [urtarrilak 9] hasi zen El conquistador del Caribe telebista saio ezaguneko hemeretzigarren denboraldia. 37 parte hartzailek abiatu dute aurten abentura eta horien artean dugu Aitor Etxeberria Zabaleta ondarrutarra, Etxe bezala lehiatuko duena. Lau taldetan banatu dituzte lehiakideak eta ondarrutarra ‘Yocahu’ talde gorriaren partaide izango da.
Etxeberriak 25 urte ditu eta surfeko klaseak ematen ditu. Lehiakorra dela aitortu du hasiera batetik eta “irabazteko” helburuagaz abiatu du abentura.
Abentura gogorra. Julian Iantzik izango da gidari aurten ere, eta Lur Errekondo izango du bidelagun, Naufragoak saioko aurkezlea. Gainera, aitortu dutenez, aurtengo edizioa bereziki gogorra izan da parte hartzaileentzat.