Luis Egurrola Arakistain izango da berriro EAJren alkategai Markina-Xemeinen
“Herritar guztien interesen alde lan egiteko gogotsu eta indartsu sentitzen naz, herritarrak erdigunea kokatuz", adierazi du.
Egun Markina-Xemeingo alkate den Luis Egurrola Arakistain izango da EAJren alketagai Markina-Xemeinen. Egurrola “etorkizuneko Markina-Xemein” lantzen jarraitu nahi du, eta horretarako zutabe nagusietako bat herriko eragile desberdinekin aurrera eramandako prozesu parte hartzaileak dira. “Herritar guztien interesen alde lan egiteko gogotsu eta indartsu sentitzen naz, herritarrak erdigunea kokatuz. Erronkak gustuko ditut eta hartzen ditudan konpromisoak betetzeko ahalegin guztia egiteko prest nago”.
Atzera begira, pandemiak markatutako legealdia izan da, “kezkaz betetako garaia izan da”. Horreri aurre egiteko emandako diru laguntzak eta gizarte larrialdietarako laguntzak goraipatu ditu. Proiektuen inguruan, 17 urteren ostean Hiru Antolakuntzarako Plan Orokorra onartu izanaz harro mintzatu da alkategaia. Era berean, herri jasangarriago baten aldeko “apustu irmoa” berretsi du, inbertsiorik garrantzitsuena Atxondo Kiroldegiaren berriztatzea izanik. Azkenik, Egurrolak “elkarlana, hurbiltasuna eta lana” ziurtatu ditu.
Egurrolak 50 urte ditu eta ezkonduta dago. Enpresa zientzietan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean, euskalduna da, ingelesez oso ondo moldatzen da eta frantsesa ulertzen du. Azken hogei urteotan finantza sektorean jardun izan du. Halaber, oso presente dago Markina-Xemeingo bizitza kulturalean. Herriko musika bandako kidea izan zen eta zesta-puntako jokalari amateurra izan zen 27 urte bete zituen arte. Horrez gain, Abarka antzerki taldeko kidea da eta Izarbidean sentsibilitate fisiko zein zeintsoriala duten pertsonen elkarteko parte izan da.