Jesus Iriondo izango da laugarren aldiz EAJren alkategai Etxebarrian
“Norbanakoen arazoak konpontzeko ahalegina egiten jarraitzeko borondatea eskaintzen diet herritarrei, aurreko hamabi urteetan egin dudan moduan”, esan du.
Iriondo laugarrenez aurkeztuko da Etxebarriko alkategai, “herriaren alde lan egiten jarraitzeko asmoak bultzatu nau erronka berriro onartzera”. Herriarentzako “estrategikoak eta inportanteak” diren poriektuak aurrera eramateko pausuak eman dituztela aipatu du, besteak beste, eskola barria, Markina-Xemeingo sahiesbidea edota bidegorria. “Egistasmo hauek guztiak erralitate bihurtu arte jarraitu nahiko nuke. Oztopoak agertuko direla badakit, baina erronkari aurre egiteko prest eta gogotsu nago”.
Hain zuzen ere, “hurbiltasunetik” berretsi nahi du hartutako konpromiso hori: “norbanakoen arazoak konpontzeko ahalegina egiten jarraitzeko borondatea eskaintzen diet herritarrei, aurreko hamabi urteetan egin dudan moduan”. Azken lau urteetan klima, landa eremua, berdintasuna, udal ekipamendua edota gazteriaren inguruko jarduerak eraman dituzte aurrera: Ur Partzuergoagaz Iturreta-Barinaga proiektua, herriko Berdintasun Plana, ur parkea edota gazteentzako dinamikak eta ekintzak, besteak beste.