Markina-Xemeingo Hemen Be Bai merkatari elkarteak Gabonetako zozketako irabazleak jakinarazi ditu
Lau bono zozketatu dituzte herriko saltokietan domeka [urtarrilak 15] baino lehen gastatzeko.
Markina-Xemeingo Hemen Be Bai merkatari elkarteak urtarrilaren 5ean, bertso poteoa baino lehen jakinarazi zituen Gabonetako zozketako zenbaki irabazleak. Lau sari dira, denak ala denak elkarteko herriko saltokietan gastatzekoak, domeka [urtarrilak 15] baino lehen.
Hurrengokoak izan dira irabazleak:
Lehen saria: 500 euroko bonoa. 17.588 eta ordezkoa 16.686
Bigarren saria: 250 euroko bonoa. 19.150 eta ordezkoa 20.406
Hirugarren saria: 150 euroko bonoa. 6.470 eta ordezkoa 16.896
Laugarren saria: 100 euroko bonoa. 23.871 eta ordezkoa 15.771