Danon Artean Errugbi Taldeak aurkari lehiakorra hartuko du San Miguel zelaian
Eskola kiroleko 14 urte azpikoak Arrasaten izango dute hilabetero burutzen den topaketa.
Danon Artean Errugbi Taldeak Uribealdea/Txingudi taldearen aurkako partida lehiatuko du zapatuan [urtarrilak 14], 11:30etan, Mutrikuko San Miguel zelaian. Euskal Ligako 18 urte azpiko kategoriako B taldeko partidua izango da.
Danon Artean Taldea Mutriku, Eibar eta Arrasateko jokalariekin osatutako taldea da. Urrian eman zioten hasiera denboraldiari izen honekin, eta Mutrikuko Errubgi Taldeko delegatuaren esanetan denboraldi polita egiten ari dira: “Denboraldia ondo doa, taldea egiten ari dira, hiru herri ezberdinetako jokalariak izanik ez da erraza taldea eratzea, baina denboraldia aurrea doan heinean kohesioa lortuz doaz. Jokalariak lan handia egiten ari dira”.
Sailkapenean hirugarren postuan kokatzea lortu dute, eta orain arteko partiduetan lehiakor atera dira zelaira: “Partidu parekatuak izaten dira”. Gainera, zapatuan aurrez aurre izango duten Uribealdea/Txingudi taldearekin izandako lehenengo bueltako partida oso berdintsu joan zen eta emaitza berdinduarekin bukatu zuten, hortaz, aurkari lehiakorra izango dute aurrean.
Eskola kirola. Errugbi eskolak topaketak egiten ditu hilabetero Gipuzkoako zelai ezberdinetan, eta hain zuzen ere, urtarrileko topaketa asteburu honetan izango da. Arrasate, Hernani eta Eibarreko taldeekin batera bilduko dira Arrasaten 14 urte azpikoak, lagunarteko partidak jokatzeko.