Gure Eskuren Tripontzia zozketak 8.000 euro utzi ditu Ondarroan

Gure Esku herri dinamikak urtero egiten duen Tripontzia zozketa egin dute gaur [urtarrilak 16], eta bigarren saria Ondarroan tokatu da (30453 zenbakia). Zenbaki bakoitzak zortzi serie ditu, eta serie bakoitzari 1.000 euro tokatu zaio. Beraz, txartel hori duen herritarrak 8.000 euro irabazi ditu.
Bestetik, lehenengo saria ere ez da urruti tokatu. Izan ere, 30.000 euroko sari nagusia Deban tokatu da: 33353 diaspora serieak irabazi du. Dena dela, lehenengo zenbaki sarituak sari gehiago ere utzi ditu. Izan ere, zenbaki horren gainerako serieak dituztenek 2.000 euroko diru saria irabazi dute.