Prietok, Egiak eta Etxaburuk lortu dituzte Zatozteren sariak

Mariano Prietok, Trini Egiak eta Hasier Etxaburuk irabazi dute Zatozte Ondarroako dendari eta ostalari elkarteak Gabonetan egindako zozketa. Saridun bakoitzak elkarteko bazkide diren establezimenduetan gastatzeko 700 euroko saria irabazi du. Saria emanda, Zatoztek eskerrak eman nahi izan dizkie hirurei. «Eskerrik asko herriko dendetan erostearren!». Hiru herritarrek elkarteko kide diren bi dendatako arduradunen eskutik jaso dute saria (Urrusolo bitxi denda –Iñas Urrosolo– eta Lide arropa denda –Gorka Kortazar–).