Lekeitioko Udalak Euskaldunan Mozarten opera bat ikusteko irteera antolatu du
Zapatuan [urtarrilak 21] amaitzen da sarrerak erosi ahal izateko epea, kultur etxean.
Badaude urte berriagaz batera aldatzen ez diren ohiturak. Lekeitiar asko opera zaleak dira eta horretaz jakitun urtean behin baino gehiagotan udalak ikuskizunaz gozatzeko irteerak antolatzen ditu. Urtarrilaren 28an Euskalduna Jauregian Bilboko Operak Wolfgang Amadeus Mozarten “Cosi fan tutte” lana eskainiko du, eta bertaratzeko deia egin dute. “Azal-aldaketa leialtasunak lapurtzeko”, horrela laburbildu dute opera adituek.
Udalak operaz gozatzeko irteera antolatu du. Izena emateko epea zapatuan [urtarrilak 21] amaituko da. 50 euro balio du eta sarreragaz batera garraioa dago prezioaren barnean. Sarrerak herriko kultur etxean eskuratu daitezke arratsaldeko ordutegian. Urtarrilaren 28an 17:00etan irtengo da autobusa Mandaskako geltokitik. “ABAO eta Lekeitioko Udalaren eskutik opera prezio txikian ikusteko aukera izango duzue!”, esan dute antolatzaileek.