Barinagako elkartean terraza egin du Markina-Xemeingo Udalak
Irisgarritasuna hobetzeko aldapa egin eta heldulekua jarri ostean, terraza egin dute orain.
Barinagako Iturritxu elkartean hobekuntza gehiago egin ditu Markina-Xemeingo Udalak. Duela bi urte bertako irisgarritasuna hobetzeko aldapa egin eta heldulekua jarri ostean, terraza egin dute orain. “Eremu berri horregaz auzotarrek konbibentziarako espazio berri bat izango dute”, esan dute. Dirulaguntza jaso du udalak lanak aurrera eramateko.