Markina-Xemeingo Hemen Be Bai merkatari elkarteak merkatu txikia antolatu du Landare Azokagaz batera
Otsailaren 11n outlet feria jarriko dute Arkupe aurrean.
Markina-Xemeingo Landare Azoka Lea-Artibai eskualdeko azoka nagusietako bat da. Horretaz jakitun, eta behar urte batzuetan egin bezala, bertaratzen diren guztientzako, herriko Hemen Be Bai merkatari elkarteak merkatu txikia antolatu du otsailaren 11n.
Hain zuzen ere, egun horretan outlet feria 09:30eatik 14:30era jarriko dituzte postuak Arkupe aurrean. Merkatari elkartetik jakinarazi dutenez, elkarteko parte diren saltoki guztiei luzatu zaie haien produktuak eskaintzeko eta saltzeko aukera. Horretarako, mezu bat bidali behar da hemenbebai@gmail.com posta elektronikora.