Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Zabalik dago Lekeitioko emakume sortzaile eta ekintzaileen VI. azokan izena emateko epea

Lekeitioko Udalak, Lea Artibai Fundazioagaz elkarlanean, martxoaren 19an egingo du azoka.

Mikel Reina Barros
Lekeitio
2023/01/20

Seigarren aldiz antolatu du Lekeitioko Udalak, Lea Artibai Fundazioagaz elkarlanean, emakume sortzaile eta ekintzaileen azoka. Martxoaren 19an egingo dute herriko plazan 11:30eatik 14:30era. Aldez aurretik, berriz, izena eman beharra dago. Izena emateko epea otsailaren 5ean amaituko da. Bi aukera daude, batetik, udaletxeko harrera bulegoan, eta bestetik, lekeitioberdintasuna@gmail.com posta elektronikoaren bidez. “Helburua da Lekeitio eta inguruko emakumeek egiten duten lana ikusarazi eta honi presentzia eta indarra ematea”, esan dute.

Antolatzaileek hamabi postu jarriko dituzte, eta horretarako izena emateko epea zabalik dago otsailaren 3ra arte. Interesa dutenek zenbait baldintza bete behar dituzte, adibidez, nola ez, emakumea izatea, 18 urtekoa edo 18 urtetik gorakoa izatea edota Jarduera Ekonomikoetan alta emanda egotea. Parte hartzaile bakoitzak eskaera bakarra aurkeztu dezake. Horrez gain, ezinbestekoa da norberaren sorkuntza eta ekintzailetzaren ondorio diren produktuak eskaintzea.

Jakinarazi dutenez, ez dute parte hartze eskabiderik onartuko deialdi honetan ezarritako epe ofizialetik kanpo. Bakarrik deialdi honetan ezarritako epe ofiziala amaitzean zehazturiko saltokien kopurua baino eskabide gutxiago jaso badituzte onartu ahal izango dituzte epea gainditu ostean aurkeztutako eskabideak.

Emakume sortzaile eta ekintzaileen VI. Azoka herriko plazan egingo dute, baina euria edo haizea egin ez gero, Kontzijopean jarriko dituzte postuak.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.