Latxiondok eta Madariagak lidergoa lortu dute Lekeitioko trinkete txapelketan
Eñaut Gandiagak min hartu zuen atzoko [urtarrilak 22] partidan, eta ezin izan zuen lehia amaitu.
Lekeitioko esku pilotako VII. Beteranoen trinkete txapelketa aurrera darrai eta atzo [urtarrilak 22] bi partida jokatu ziren. Lehendabizikoan, nor baino nor gehiago aritu ziren bi bikote hautagai nagusitako bi, alde batetik Gandiaga anaiak, eta bestetik, Latxiondo eta Madariaga. Partidu gogor eta orekatua aurreikusten zen, baina uste baino arinago apurtu zen Latxiondoren sake bortitzagaz. Bizkor hartu zuten aurrea, baita markagailuan tartea zabaldu ere, 0-8koagaz. Abaintaila hori mantentuz ibili ziren gernika-lumotarra eta Mendaroarra, 17-22koa iritsi zen arte. Momentu horretan Eñaut Gandiagak orkatilan min hartu eta partidua utzi behar izan zuen. Azkenean, 17-30 Latxiondo-Madariaga nagusi.
Bigarren partiduan, Rober-Egaña, Beraza eta Telleriaren aurka lehiatu ziren. Beraza eta Telleriak erraztasun handiak eman dizkiete Rober eta Egañari . Norgehiagoka oso bizkor joan zen, bergararrak eta mendarotarrak oso nagusi izan ziren hasieratik. Hori bai, Roberrek erakutsi zuen sasoian dagoela eta sakeaz min handia egiteaz gain, ez zuen galdu pilotarik partida osoan.
Datorren domekan [urtarrilak 29], 10:00etan beste hiru partidugaz osatuko da 3. Jardunaldia. Lehenengokoan, Erki eta Gojenola lekeitiarrak lídertzan dauden Latxiondo Madariaga bikotearen aurka neurtuko dituzte indarrak. Ostean, Rober eta Egaña, Goitia eta Fosterren kontrako lehiaren txanda izango da. Eta jardunaldiko azkenengoan, Gandiaga anaiak eta Beraza-Telleriaren aurkakoa izango dira.