Lin Ton Taun eta ṘO taldeak oholtzan
Ondarroako Xe Ibilaldia 2023k ezarri du hitzordua, otsailaren 11n, Portuko Ranpan.
Ondarroako IbilaldiXE 2023k antolatuta, kontzertuak eskainiko dituzte otsailaren 11n, Ondarroako Portuko Ranpan; Lin Ton Taun eta ṘO taldeak oholtzaratuko dira, 22:00etan. Sarrerak eskuragarri daude jada, zortzi euroren truke; Ibilaldiko dendan, Noyan eta Zurrumurrun. “Aurretik agortu ez badira, egunean bertan Rortuko Ranpan egongo dira salgai 10 eurotan”.
Lin Ton Taun talde zestoarra, lehen taldea izan zen euskaraz trikitia eta rocka nahasten, eta 90eko hamarkadako talde “arrakastatsuenetako” bat izatea lortu zuen. Taldearen lehenengo etapan lau disko kaleratu zituzten, eta ondoren geldialdi bat izan zuten. 2013an kontzertu batzuk eman zituzten, eta hortik aurrera oholtzaratzen jarraitu dute, aldiro.
Bestalde, Azpeiti-Azkoitiko ṘO taldeak Baiagoan bere bigarren diskoa kaleratu zuen urtarrilaren 20an. Boskoteak osatutako taldeak adierazi duenez zortzi abestiz osatutako bigarren lana “landuagoa” dela adierazi dute, “elementu elektronikoek protagonismo handiagoa” dutela ere. Orain disko berriaren bira abiatu eta lehenengo geldialdietako bat izango da Ondarroan egingo duena.